LUIS BRIÑAS MAC-MAHON

Luis Lopez de Briñas y Mac-Mahon 1849. urtean jaio zen Bilbon. 42 urtean zehar (1880-1922) Erruki-etxeko karitateko batzorkidea izan zen eta 1909an presidenteordea kargua hartu zuen.

1926. urtean milioi bat pezeta eman zion babes-etxeari eta 1928ko abenduaren 3an Bilboko udalak onartzen du bi milioi pezetako emate ederra Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren artean erdibanatzeko1.

1927. urtean Avril mendiko lursailak, Justo eta Pastor Deunen baselizaren ondoan zeudenak eman zituen, Victoria Eugenia Erietxea eraikitzeko. Geroago, Santa Marina erietxea izango zen eta horko pabiloi batek, gaur egun, bere izena darama, haren eraikuntzarako dirua eman zuelako eta horrez gain, beste bi milioi pezeta eman zituen instituzioa sostengatzeko. Hau guztiagatik, Alfonso XIIIak On-egitearen Gurutze Handia eman zion eta Bilboko Udalak Seme Kutuna izendatu zuen2.

1929ko apirilaren 8an Udalak onartzen du Bilbo hiriko urrezko domina sortzea; Luis Briñas izan zen lehena jasotzen, haren etengabeko eskuzabaltasuna eskertzeko eta aintzat hartzeko3.

1930ean beste milioi bat pezeta eman zuen eta Tivoli, Castaños, Epalza eta Huertas de la Villa kaleetako orubeak eman zituen ere.

1936ko urtarrilean, Ospital Santu eta Zibilari 150.000 pezetako dohaintza egin zuelako Udalak ospitaleko Ohorezko Batzorkidea izendatzea erabaki zuen4. Horregatik Luis Briñas berak, eskerrak emanez, eskutitza idatzi eta bidali zion Udalari5.

Higinio Basterra (1876-1975) eskultoreak eginiko kararrizko bustoa buru da Erruki-etxe Santuko lorategietan, eta Karitateko batzordeko batzar-aretoan Manuel Losada margolariak eginiko oliozko erretratu ederra bertan dago.

Begoñaldean, Errefugio konbentutik gertu, hesiak inguratua eta gutxian erabilitako txaleta bazuen, bertakoek “jauregi sorgindua” izenarekin ezagutzen zutena.

1938ko apirilaren 18an hil egin zen eta berak emandako lur-sailetan Luis Briñas Eskola-taldea eraiki zen.





Bilboko Erruki-etxe Santuko lorategietan Higinio Basterrak egindako monumentua, Luis Briñas jaunaren omenez