ASPALDIKO SANTUTXU

Santutxuko paisaiak izandako bilakaera: Mahats-Herritik gaur eguneko dentsitate handiko hirigintzara. Industrializazioarekin batera, 1925. urtean Bilboko Begoñako errepublika bereganatu zuen. Santutxu bezalako auzoak azkar urbanizatu ziren, nekazaritzarako lurrak, baserriak eta Mahats.Herri izenez ezagutzen zen esparruaren identitatea desagerraraziz.

SAN FRANZISKITO

Izenaren jatorriak polemika sortu du, adostutako bertsio bakarra ez baitago. Bizkaian bizkaieraz, Santutxu hitza erabiltzen da santuaren irudia babesteko baseliza izendatzeko.

Auzoa, betidanik, Paulako Franzisko Deunarekin, "San Franziskito" bezala ezagutua, oso lotuta egon da eta honek bigarren adiera bat ematen dio "santu" izeneko hitzari. Santuarekin lotutako baseliza "Camino hacia la ermita llamada de Santutxu" (Begoñako fondoa 99/009, 1854), 1753. urtean eraiki zen eta 1975 arte iraundu zuen zutik, haren orubean "Viviendas de Vizcaya" delakoak eraiki arte. Horregatik, Paulako Franzisko Deunaren eliza 1966 urtean eraiki zen, aurreko bazeliza ordezkatuz.

UNZETA ERRETOREAREN AUZUNEA


San franziskito baseliza bota zutenean eta berria egin arte, auzoko katekesia eta mezak Unzeta Erretorearen lokaletan egin ziren.


BEGOÑA - MAHATS-HERRIA

Gaur eguneko Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Bolueta, Otxarkoaga, Arabella, Uribarri eta Zurbaran, Begoñako Errepublikaren baitan zeuden eta haien biztanleei mahatsorri izenarekin ezagunak ziren.
Mendeetan zehar Begoña nekazal herria zen, baserriak eta "txakoliak" inguruko mendietako magalean azaltzen zirelarik.
LARREAGABURU - MINA DEL MORRO
Halere, hainbeste baserri eta "txakoliren" artean, bazegoen bestelako baliabideak aprobetxatzeko aukera ere, meatzaritza, esaterako. Ekintza horri loturiko esparrurik ezagunena Mina del Morro da; bertatik minerala ateratzen zelako deitzen da horrela, aintzinean Lareegaburu izendatzen baizen zonalde hori.

BASARRATE EDO HILDAKOEN LANDA

Basarrate izenez esaguturiko eremuari Hildakoen zelaia ere esaten zaio. Garaiko inmigranteek egokitutako izen hurari buruzko bi hipotesi daude. Lehenengoak, lursai horretan urkatu bat agertzeari egiten dio erreferentzia. Bigarrena, aldiz, Begoñako zonalde horretako auzotar baten heriotzearen inguruko ohiturari buruzkoa da. Bolueta Santutxu edo inguruko norbait hil egiten bazen, prozesio bat egiten zen familia eta hildakoarekin batera, sorbalden gainean edo gurdi baten bidez, Begoñako Elizaren ondoko kanposantura joateko. Erliebearen ezaugarriek (malda aldapatsuak, egungo Pintor Losada kalea) derrigor bihurtzen zuten Basarraten geldialditxo bat egitea. Orduantxe prozesioa gelditu egiten zen, auzotar gehiago elkartu eta apaizak errespontsu bat otoitzeko. Ondoren, Iturriaga kaletik jarraitzen zuten Elizarantz abiatzeko. Honako gertaera hau ohikoa zen Bolueta, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Santutxuko zenduentzat.

(ARBAIZA ALVAREZ, JK. "Estudio de la transformación del paisaje de Santutxu. De Mahats-herri al denso urbanismo actual")